XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, gizarte arloak bereixirik eta interesen arabera besterenaturik erabiltzetik heldu den joera da.

Dena den, gizakiak ezin iraun zuen luzeegi orai artio bezala, berezko jatorria galdurik: mendiak larrutzen, errekak eta ibaiak pozointzen, itsasoa ondatzen, giroa zikintzen, iri eta bizitoki itsak eraikitzen eta haien denen erdian gizakia, besterenaturik eta gainerat deus gertatuko ez bait litzaion.

Ez, ez zitakeen hala segi, nahiz zenbait arlo eta tokitan berantegi bada ere.

Gizakien behar/eskubideak eta gainerako naturen arauak gero eta gehiago jatorki eta zuzenki aztertu, uztartu eta bideratu beharreko konzientzia edatzen doa.

Orai artio izadiaren ekai eta iturriak agortu ezinezkotzat jotzen ziren; ez zegoen zertaz kezkatzerik.

Orai, aldiz, besterik ari da ikusten.

Alde batetik, ekai haiek ez direla agortu ezinezkoak eta, bestetik, haiek akituz gero bizitzarik ere ez litzatekeela posible izanen.

Dirudienez, izadiko ekaiak erabiltzearekin sortzen ditugun suerte guztiko ondarrak, bigarren ziklo baterako erabili ezinak edo kaltegarriak gertatzen omen dira.

Hori da, hain zuzen, kutsadura; eta kutsadurak baditu bere mugak.

Ingurumariak dituen baldintzak, beraz, derrior bete beharrean aurkitzen gara, munduaren berezko oreka gal ez dadin.

Gauza bera zuhaitz eta landarekin; derriorrezkoak dira delako oreka hortan.

Ezagunak dira oihan eta basoen ekosistimen egitekoak: biologiazkoak (zer ikus estuak elkarrekin trabaturik bizi diren ekosistimekin, lurraren babesa, uraren eraketa, O2/CO2 eraketa, eta abar), ekonomiazkoak (zurgintza, etxegintza, papergintza, eta abar), sozietatezkoak (atsedena, ertia, etab.).

Aise xilatzen ahal da, beraz, baso eta oihanak ez daitezkeela halakoikala erauzi eta bota, neurri egokia gorde behar dela haien egitekoen artean; eta hau, puska haundi batean, mundu mailako eta lekuan lekuko afera da.